XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeharo ikaraturik, erabiltzen ari zen aizkora altxatu zuen bere burua zaintzeko.

Orduan, izaki hura gelditu zen eta aurrez aurre elkarri begira egon ziren ordu luze batez.

Gero, beldurra galduta, harri bat hartu eta bota egin zion.

Animaliaren bular erdian jo zuen.

Ulu ikaragarriak atera zituen, harriarekin jotako lekua igurtzitzen eta gero urruntzen hasi zen, desagertu arte.

Izaki hark bi metrotik gorako altuera zuen eta begizuloetan oso sarturik begi beltzak zituen.

Baraila zorrotza zeukan eta aurreko hortzak zabalak.

Ile gorriska (luze-luzea sorbaldaraino) eta gorputz ilez betea zuen.

Besoak belaunetaraino heltzen ziren eta oinez ibiltzeko zutik jartzen zen, martxan zangoak oso aparte zituela.

Sobiet Batasuna izandakoan ere horrelako kondairak entzun daitezke.

Kaukaso mendietan almas deitzen zaie.

1979. urteko udan espedizio batek oinatz handiak aurkitu zituen.

Siberian, Chuchunaa dute izena.

Irudian, Hillary-k Nepaleko monastegi batean aurkitutako Jeti baten kaskaburuarekin.

Hori izan zen, behintzat, hango monjeek esan ziotena.